domingo, 8 de marzo de 2015

BARRIA ECO SCHOOL

Barria Eco School ingelesa ikasteko proiektu bat da. Monitoreak natiboak dira eta egun osoa ingeleses hitz egiten duzu. Bigarren B eta C otsailean joan ginen, 23tik 27ra. Nire ustez, ingelesa ikasteko modu ona eta dibertigarria da.

Egunero dantzatzen genuen hiru dantza guztiok batera, gero taldeetan bantzen ginen eta jolasak edo tailerrak egiten genituen. Hiru talde ginen; Beech, Oak eta Holm Oak. Jolasetan puntuak lortzen genituen talde bakoitzarentzat eta azken egunean puntu horiek zenbatu zituzten monitoreak irabazlea esateko, Beech taldea irabazi zuen. Mota askotako jolasak eta tilerrak egiten genituen; lazterketak, antzerkiak, berriak... Asko margotzen genuen ere puntuak lortzeko, adibidez; matxismoaren tailerran kartel bat egin genuen taldeka. Gauean ere jolasak egiten genituen, egun batean karaokea egin genuen eta oso ondo pasa genuen eta azken egunean pijama festa egon zen eta denok dantzatu eta abestu genuen. Asteartean mutil bat etorri zen energi motei buruz hitz egitera, asteazkenean uraza bat landatu genuen bakoitza ur botila batean eta ostegunean ur-jausi batera joan ginen.

Gutxien gustatu zitzaidana energiaren hitzaldia eta lehen gaueko jolasa izan ziren. Energiaren hitzaldia oso aspergarria iruditu zitzaidan. Gehien gustatu zitzaidana, matxismoaren tailerra, ur-jausira joatea eta karaokea izan ziren.



Ondorioz, berriz joango nintzen bikain pasa genuelako denok! Aste oso dibertigarria izan zen eta ingeleses hitz egin genuen denbora guztian. Esperientzia oso ona!